| |
| El principio de Arquímedes |
| The Archimedes Principle |
| Sonia moda munduko goi exekutibo bat da, bere semearekin eta senarrarekin egoteko ia denborarik ez duena. Rocío ere ezkondua eta alaba baten ama da, Soniaren auzoko eta laguna. Profesionalki oso ondo prestatuta dagoen arren, ez du zorterik izan eta beti dabil aldi bateko lanak egiten. Emakume bakoitza besteak jada baduena lortzen saiatuko da, hartara bizimodu hobea izango dutelakoan. Azkenaldian bakarrik pijamaz jantzita ikusten duen bere semearekin egoteko denbora eta lasaitasunaren bila dabil Sonia, eta Rocíok, aldiz, boterea, onarpen soziala eta independentzia ekonomikoa lortu nahi ditu. Hori lortzea ez zaie samurra gertatuko, Arkimedesen printzipioaren arabera, flotatzea ala ez flotatzea ez baita bakoitzaren osagaien kontua bakarrik, igeri egiten saiatzen zaren lan eta afektibitate-likidoa ere oinarrizkoa izango da. |
|
|
| Gerardo Herrero |
| Madril, 1953. Eskarmentu handiko zine-zuzendari eta ekoizlea. Zuzendu dituen pelikulen artean aipagarri dira Al acecho (1987), Desvío al paraíso (1994), Malena es un nombre de tango (1996), Territorio comanche (1997), Frontera Sur (1998), Las razones de mis amigos (2000), El lugar donde estuvo el paraíso (2001) eta El misterio Galíndez (2002), iazko Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiaketaz kanpo aurkeztua. Ekoiztu dituen lanen artean, berriz, nabarmen dira Tierra y libertad, Martín (Hache), El hijo de la novia edo Lugares comunes filmak. |
|
| PROGRAMAZIOA |
 |
| EGUNA |
SAILA |
ARETOA |
|
|
| 24 |
19:30 |
Astoria, 2 |
J.B. Azpitituluak ingelesez
|
|
| 25 |
16:30 |
Principe, 3 |
J.B. Azpitituluak ingelesez Azken emanaldia.
|
|
|
| ZUZENDARIA |
| Gerardo Herrero |
| GIDOIA |
| Belén Gopegui |
| EKOIZPENA |
| Gerardo Herrero, Mariela Besuievsky, Javier López Blanco Tornasol Films Veneras, 9-7º Madrid 28013 T |
| tornasol@tornasolfilms.com |
| ARGAZKIA |
| Alfredo Mayo |
| MUNTAKETA |
| Carmen Frías |
| MUSIKA |
| Lucio Godoy |
| ANTZEZLEAK |
| Marta Belaustegui, Roberto Enríquez, Blanca Oteyza, Alberto Jiménez, Vicky Peña |
| mariagc@latidofilms.com |
| IRAUPENA |
| 101 m. |
| URTEA |
| 2004 |
|
|