XIX eta XX. mendeen arteko familia judu-daniar baten istorioa kontatzen du, oso tradizionalak diren gurasoen alaba bakarra den Sofieren pertsonaian arreta jarriz. Ederra, argia eta talentu handikoa, etorkizuneko ametsez beterik dago. Pintore batekin sutsuki maitemintzen da, Højbyrekin, baina hau judua ez denez, gurasoek Sofie Jonasekin ezkontaraziko dute, eta honek neska mendialdeko herriska batera eramango du, ordura arte ezagutu duen girotik urrun oso. Seme bat izango dute, baina bikote-bizitzak huts egiten du, eta Jonasen buru-osasunak txarrera egiten du. Umea hazitakoan, Sofiek bere burua funtsezko erabakiak hartzera behartuko du.
Liv Ullmannek zuzendari gisa egindako pelikula hau Montrealgo jaialdian Epaimahaiaren Sari Bereziaren eta Publikoaren Sariaren irabazle izateaz gain, Mar del Platako jaialdiko Film onena izendatu zuten.