Bergman izeneko idazle batek berari gertatutako amodiozko istorio baten oroitzapenetan oinarritutako errelato bat garatzeko zailtasunak ditu. “Ahots” batek hitz egiten dio eta Bergmanek Marianne izeneko aktore batean haragitzen du, pertsonaia honen bidez narrazioa gauzatuz: Marianne Markusekin dago zoriontsu ezkonduta, orkestra-zuzendari ospetsu batekin, eta biek bederatzi urteko alaba bat daukate, Isabelle, eta elkarren laguna den David, haien etxera maiz gerturatu eta neskatoaren ipuin-kontalari maiteena dena. Gau batez, Markus bidaia batean dagoela, David bisita egitera dator ohi duenez, baina oraingoan gauzak aldatuko dira: Marianne eta Daviden artean ordura arte maitasun platonikoa izan dena, bat-batean zerbait diferente bihurtuko da.