Dontzeila batek bere burua urkatu du jauregiko barrutian. Autopsia egiten dionean, Chun-ryung emakumezko mediku inperialak neska hil egin dutela susmatu eta kasua ikertzen hasiko da. Justiziaren zentzu handiz eta jakituriaz beterik, Chun-ryungek ausardiaz ezagutaraziko ditu engainuak, baina laster iraganeko ezkutuko kontu bati aurre egin beharko dio, berak uste baino askoz botere gehiago duten horiek isilean gorde dutena.
|
| Meejeung Kim |
1971n jaiotako Meejeung Kim hegokorear zuzendariak Chungangeko Unibertsitatean egin zituen Zinema ikasketak. Jun-ik Leek zuzendutako Hwangsanbeol (Once Upon a Time in the Battlefield, 2003) eta Wang-ui namja (King and the Clown, 2005) filmetako zuzendari-laguntzaile izan zen. Shadows in the Palace da bere lehen pelikula.
|
|